XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Eta zergatik ez dut hori sinestu behar?
Gizonak bizkarrak astinduz:
- Hain froga gutxi eskaini izan dizut!
- Ez horixe!
Eta Lotteren gaixoaldian bere ohe ondoan egon zinenean?
Eta gainera nola dakizu guk nahi bezain zoriontsu izango liratekeela aitarik gabe haziko balira?
- Zu gabe behintzat ez lukete gauza onik egingo.
- Baina, Ludwig, ez al zara konturatu zer nahi duten haurrek nahiz eta kanporatzen ausartu ez?
- Jakina konturatu naizela!
Horixe badakidala zer nahi duten!
Gu biok ere gehiago ez banatzea nahi dute.
- Gure haurrek aita eta ama, biak, eduki nahi dituzte.
Zentzugabekeria ote da hori?
- Ez noski.
Baina badira lortu ezin diren hainbat eta hainbat zentzuzko desio...
Leiho zokoan dago senarra.
Zigortua izan den eta gero bere lekura itzuli nahi ez duen mutiko egoskorra bailitzan.
- Eta zergatik dira, ba, lortu ezinak?
Harriturik buelta eman eta honela esaten dio gizasemeak:
- Eta neri esaten didazu gertatu zena ikusirik?